Nortzuk gara                Ikuskizunak             Multimedia              Diskoa              Egutegia             Kontaktua

                                    

 

IZEIA TALDEA

 

Taldea Atarrabian (Nafarroa) sortzen da 2000. urtean, IZEIA ikuskizunaren proiektua aurrera eramateko asmoz. Urte guzti hauetan 20 bat dantzari eta musikari pasa izan dira talde honetatik. Gaur egun, berriz, musika ikuskizun bilakatu da eta jatorriz 8 dantzarik parte hartzen bazuten ere, orain 2 dantzarik besterik ez dute dantzatzen. Ikuskizun honen sortzaileak Izaskun Iturri dantzari dagokionez, eta Ismael Yagüe musikari dagokionez, dira.

 

Ismael Yagüe, Atarrabiakoa, txistuko goi mailako titulua dauka, eta zenbait musika eskolatan irakasle ari da. Bere musika ikasketak Iruñean burutu zituen, eta musika eta dantza talde ugaritan parte hartu eta kolaboratu du, Mielotxin taldea, Atarrabiako Mikelats dantza taldea eta Verdini dantza taldeetan, besteak beste.

  Izaskun Iturri, Atarrabiakoa, euskal dantza folklorikoaren eremuan oso gaztetik ari da lanean. Dantza talde ezberdinetatik pasa izan da, eta duela 15 urte euskal dantzetako klaseak ematen ditu.

 

Partehartzaileak :

 

Ismael Yagüe: Txistua, silbotea, xirula, alboka, txirulak, teklatua eta perkusioa.

            Amaia Domeño: Txistua eta txilibitua.

            Katrin Kanpo: Biolina eta panderoa.

Goizane Ilundain: Akordeoia eta ahotsa.

            Dantzariak: Izaskun Iturri, Iker Moreno